/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak / Iruzkin 1

ULMAk lanera modu jasangarrian doazen langileak saritzen ditu

ULMAko langileek astelehenetik ostiralera egiten dituzten joan-etorri jasangarriek, ULMAk Oñatin dituen lantegietan hasi edo bukatzen direnak, oparien truke alda daitezkeen puntuak batzeko aukera ematen dute.

Reto Ulma

Sarituenak, aktiboak diren joan-etorria dira, hau da, bizikletaz, oinez, korrika edo patinatzen egiten direnak.

Pizgarri ezberdinak daude; besteak beste, kirol dendetan deskontuak, gosari osasungarriak edota bizikletaren biomekanika aholkularitzan beherapenak.

ULMAko langileak oso modu errazean batu daitezke plan honetara. www.ekokilometro.ulma.com web gunean eskuragarri duten inprimakia bete behar dute soilik altan emateko, programaren APPa (Ciclogreen) deskargatu eta cicloak (jarduera neurtzeko unitateak) batzen hasi.

2 ciclo pilatzen dira bizikletaz, korrika edo patinatzen egindako kilometro bakoitzeko, 4 ciclo oinez egindako bakoitzarengatik, ciclo bat autobusez egindako kilometro bakoitzarengatik, eta bat baita ere, partekatutako kotxez egindako 4 kilometroko. Gainera, ranking orokorrean bakoitzak duen postua kontsultatu daiteke.

Gaur arte, 213 pertsona batu dira programara, 21.196 ekokilometro egin dituzte eta 4.189 Kg Co2 gutxiago sortu dutela kalkulatzen da.

Info +

Etiketak:

Iruzkin bat

Utzi erantzuna