/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak

Vitoria-Gasteizko adinekoentzako zentro soziokulturaletan ariketa fisikoa

Vitoria-Gasteizko adinekoentzako zentro soziokulturalak zerbitzu eta baliabide anitzak eskaintzen dituzten topalekuak dira. Jarduera ezberdinen artean, gaur horietako bat azpimarratu nahi dugu, Osasun Parkeak.

Osasun Parkeak kirol instalakuntzak dira, erabiltzeko errazak, eta Vitoria-Gasteizko gune ezberdinetan aire zabalean kokatuta daude zahartze aktibo eta osasungarria sustatzeko.

Instalakuntza hauek tresna ezberdinekin hornituta daude, adineko pertsonei egokitzen direnak, jarduera fisikoa egin eta gorputzeko atal guztiak indartzeko. Herritar guztiei irekiak daude, irisgarriak dira eta erabilera librekoak. Gaur egun, hiriak 10 parke ditu, eta hauetatik 9 profesionalek dinamizatzen dituzte bere erabilera egokia bermatzeko.

Parke bakoitzak tresnak erabiltzeko argibideak dauzka. Argibideen eskuliburua Osasun Parketik gertuen dagoen Adinekoentzako Zentro Soziokulturalean aurki daiteke. Honela, adineko pertsonengan ariketa fisikoa sustatzen ari gara, banaka zein taldeka, bizi-kalitate eta ongizate maila hobea lortuz.

Gainera, Osasun Parkeetara joaten diren pertsonak Adinekoentzako Zentro Soziokulturaletako beste ekimen ezberdinetan parte hartzen dute, eta baita ere, auzoetan egiten direnetan.

Etiketak:

Utzi erantzuna