/ Blogaria: Mikel Bringas / in Iritziak

Zenbat aurreratu dugun!

Kontxako PASEALEKUAren birmoldaketaren egitasmoa aurkeztu da eta gogoetarako aukera zabaltzen du.

Aurreko mendearen bukaeran Kontxako bidegorriak eztabaida bizia sortu zuen hirian:

Mende honen hasieran bidegorria iritsi zen, baina agerian zegoen ez zela nahikoa eta gainera bere diseinuaren hainbat ezaugarri arriskutsuak ziren. Urteetan eskatu dugu bidegorri eta espaloiaren zabaltzea, galtzadan errail bat kenduz. Eskabidea azkenean egitasmo batean aurkeztu da. Egitasmoa egi bihurtzeko bide luzea dago oraindik, baina lehenago edo beranduago iritsiko da. Gustatuko litzaidake ezagutzea zer nolako eragina lortuko duen osasun sistemaren ekonomian eta hiritarren zoriontasunean.

Gai honen inguruan, nire ustez oso esanguratsua da noiz aurkeztu den: hauteskude aurrean. Une honetan aurkeztu bada, horrek esan nahi du politikariek (erabakitzeko aukera dutenak) baloratzen dutela gizartearen gehiengoa alde dagoela eta horixe da nire ustez garrantzitsuena.

Jarduera fisikoaren sustapena horrela ulertzen dugu:

Aukera guzti horien artean, nire ustez, azkenengo urteetan joan-etorri aktiboen arloan aurrerapen handia lortu da gure inguruan (aurrerapen handiena agian?), eta hurrengo urteetan bide beretik joango garelakoan nago, aitzindari diren beste herrialde batzuekin alderatuz oraindik oso urrun baigaude. Nire ustez, lortu den eta lortuko den aurrerapen horren arrazoi nagusia ingurumen neurriak izango dira, ez gizarte aktiboa lortzeko asmoa (egin genuen AMIA azterketan askok kontrako iritzia azaldu arren).

Beraz, gizartea horrelako egitasmoak eskatzen ari da eta dauden aukerak aprobetxatu behar dira ekimenak bideratzeko. Euskadiko mugikortasun jasangarriaren legea aukera horietako bat da, eta Euskadiko Kirol eta Jarduera Fisikoaren sustapenaren legea aukera nagusia da gure esparruan.

Batzuk dagoeneko azaldu dugu zein den behar den aldaketa, orain erronka da eragile guztiekin adostea eta aurrera eramatea.

Bide baten hasieran gaudela iruditzen zait, seguru ez dela erraza izango, baina etekina ikaragarria izan daiteke. Gainera, gizartea prest. Kontxakoa adibide.

p.s.: Hala ere… egitasmo honek, daukagun errealitatea ikusirik… arazoak izan ditzakeela dirudi… Beste arrazoi bat #PertsonaAktiboak izateko, batez ere gure eguneroko joan-etorrietan.

Etiketak:

Utzi erantzuna