/ Blogaria: Mikel Bringas / in Iritziak

Zorionak #MugimentGipuzkoa

Lurralde arteko alderaketak ez ditut maite, baina oraingoan saihestu ezina da.

IMG_7358ik

 

Mugiment egitasmoa oraindik oso txikia da eta dituen gabezien artean lurraldeen arteko desoreka nabaria da.

Unai Asurmendiren hitzak lapurturik, “Jarduera Fisikoaren uhina badator” eta nik gehituko nuke Gipuzkoan gero eta surflari gehiago daudela olatu horren zain.

Goiko irudian Gipuzkoako Aldundiak aurreko astean Alegin udal kirol zerbitzuekin antolaturiko jardunaldiaren argazkia da.

Jardunaldiaren hasieran Juan Aldazek labur-labur azaldu zuen ekitatearen inguruan egindako ikerketa.

IMG_7334ik

 

Juanen esanetan soziologoak nahasketa bitxia dira, erdi “kazetari motelak” erdi “politikari koldarrak”. “Loaren lapurrak” ere gehituko nuke, berak botatzen dituen hausnarketak eta zalantzak kezka sortzeko modukoak baitira. Adibide garbia talde mistoena eskola kirolean, ekitatearen onurako, kirolaren kalterako agian. Eta jarrera horren falta, zalantzak plazaratzearena alegia, Mugiment egitasmoan bertan ere sumatzen dut. Hau da, batzuetan iruditzen zait kirol sisteman aldaketa sakona proposatzen ari garela baina aldaketa horren ondorioak eta beharrak ez ditugula ondo ezagutzen. Baina honek hausnarketa sakonagoa eskatzen du eta argitzen joateko lehenbiziko urratsa datuak biltzea izan behar da.

Jarraian Unai Asurmedik, Arantxa Urangak eta Iker Etxeberriak #MugimentGipuzkoa-ren nondik norakoak azaldu zituzten. Osasun eta Kirol administrazioaren arteko elkarlana bikain ari dira aurrera eramaten, eta Gizarte Zerbitzuen beharra azpimarratu zuten. Horretan ere beste zalantza bat sortzen zait, Hezkuntza ez al da lehentasun handiagoa?

IMG_7339ik

 

#MugimentGipuzkoa zer den eta nora joan nahi duen ulertzeko, eredu argia da #AtxabaltaMugi izeneko ekimena, eta ederki azaldu zuen Asier Mujikak.

IMG_7364ik

 

Ekimen txikia baina osoa, eta txikitasun horretatik abiatuta eraikitzen ari da lurralde oso baterako eredua.

Jardunaldiaren laburpena hurrengo audioan entzun dezakezue:

 

Ir a descargar

IMG_7375ik

 

Mugiment egitasmoaren sustrai sendoenak Gipuzkoan daude, eta uztarik emankorrena ere bertan jasotzen ari da.

Erkidego osoan zabaltzeko gai izango al gara?

Etiketak:

Utzi erantzuna